Marcel Schwob
Marcel Schwob | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Chaville, 1867ko abuztuaren 23a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Paris, 1905eko otsailaren 26a (37 urte) |
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria |
Familia | |
Aita | George Schwob |
Ezkontidea(k) | Marguerite Moreno |
Haurrideak | ikusi
|
Leinua | Q3065490 |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lycée Louis-le-Grand (en) lycée Georges-Clemenceau (en) |
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, itzultzailea, idazlea, eleberrigilea eta literatura-kritikaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | sinbolismoa |
Izengoitia(k) | Loyson-Bridet |
Marcel Schwob (jaiotza-izena: André Mayer; Chaville, 1867ko abuztuaren 23a - Paris, 1905eko otsailaren 26a) frantses idazle eta itzultzailea izan zen.
Interesgune asko izan zituen bere idatzietan: Erdi Aroa, zientziak, astrologia eta hizkuntza zahar eta berriak. Artikulu asko eta hainbat itzulpen (Defoeren Moll Flanders, Shakespeareren Hamlet) argitaratu zituen. Bere interes-zabaltasunagatik eragin handia izan zuen bere garaiko frantses idazleengan. Estilista fin bezala egin zen ezagun.
Obra nagusiak: Coeur double (1891, Bihotz bikoitza), Le Roi au masque d´or (1893, Urrezko maskaradun erregea, Pedro Diez de Ultzurrunek euskaratua), Les mimes (Mimoak, Mikel Lasak euskaratua), Livre de Monelle (1894), La Croisade des enfants (1896, Haurren gurutzada, Joseba Sarrionandiak euskaratua), Vies imaginaires (1896, Irudimenezko bizitzak).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marcel Schwob |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.